2011/12/16

Zure txakur birtuala zaindu

Oraindik ez badakizu nola zaintzan den txakur bat, joko honetan saiatzeko aukera duzu. Txakur birtual honekin zure gurasoek ez dute aitzakirik izango txakur bat etxera ez eramateko.

Hego Afrikako bizidunak

Inoiz pentsatu ahal duzu nolakoa izango litzateke "Safari" batean egotea?
Egun osoa animalia ezberdinak nola jaten duten, lo egiten duten... azken finean nola bizi diren.

2011/11/29

Webquest

Zoo bat eratu nahi duzu?
Webquest honen bidez, lan hau burutzeko pausuak oso argi agertuko zaizkizu.

Kultura: gizakion beharra

Gure inguruko kultura ondareak, gu izaki bezala, gure existentzia eta izaera ulertzen lagutzen digu. Kultura barik zibilizazio asko galduko lirateke. Hemen uzten dizuet bideotxo bat, gure Euskal Herriko kultura ondareari buruz apurtxo bat ezagut dezazuen:


Gure kulturaren 3 alde lantzen dira,gastronomia, herri kirolak eta euskal dantzak, zaituko zarete hauek probatzen?

2011/11/15

Karaokeaaaaaaaa!!!!!!

Abestu nahi duzu apur bat? Zein animaliren izena ikasi zenuen oso txiki zinenean?

Saiatu Pintxo-Pintxo abestiarekin eta ondo pasa!

2011/11/08

Olentzero ere, ekologista!

Gure ingurumena zaintzea eskatzen digute egunero.Urte osoan zehar ez dugu ahaztu behar gure hondakinek mundua zauritzen dutela eta hau ez gertazeko urteko jaialdietan hainbat aholku batzuk jarrai ditzakegu.

Nutrizioa, harremanak eta ugalketa

Oraingo honetan zure kuriositatea asetzeko flash baten bidez gehiago jakingo dugu izaki bizidunon artean gertazen diren eguneroko bizipenak.

Maila trofikoak

Hementxe ikusi ahal duen bezala animaliak, jaten dutenaren arabera, funtzio bat betzen dute gure munduan. Kasu honetan 3 ekosistema desberdin aurkitzen dira: belardia, aintzira eta ozeanoa.
Ba al dakizu gizakiok non gauden kokatuta, kontsumitzaile bezala?

2011/10/11

Joko interaktiboak: erakargarriak eta oso errazak!!!!!!

Kaixo lagunak!
Aurkitutako blog batetik paseotxo bat ematen ari nintzela jolas interesgarri hau topatu dut. Umeentzako zuzendua, bai, baina heldunoi asko gustatuko zaiguna ere bada. Orduan bertan sakatu nuenean konturatu nintzen jokoak ez zuela instrukziorik, baina ez dago problemarik jolasteko kuriositatea baldin baduzu. Matematikak landu, puzzleak sortu, koloreztatu... eta mila aukera izango ditugu ondo pasatzeko. Gainera ere animaliak agertzen dira! Haien izenak baldin badakizkizue iruzkin batean sartu eta kontaiguzue!
Anima zaitez jolastera ikasten duzun bitartean!

2011/09/20

Ipuintxoa

Hementxe dugu ipuintxo baten bideoa, animaliekin lotuta noski!

Gainera, ikasle batzuk egin dute!!!

Animaliak

Kaixo, hona hemen nire lehen power point-a animaliekin lehen kontaktua izan dezagun.
Animaliak
View more presentations from asier
Izaki bizidunen eskemara hurbiltzen ari gara baina lasai, aurrerago zehatzago ikusiko ditugu.